Archive for the 'Europa' Category

Helsinki

Kaixo denoi!!!

Aspaldidanik ez dut idazten eta aurrekoan lagun batekin hitz egiten ari nintzela esan zidan Finlandiari buruz idazteko udaran bertara joateko asmoa baitute. Hori horrela izanik, pentsatu dut Helsinkiri buruz idaztea, espero dut gustatuko zaiola eta baliagarria izango zaiola.

helsinki.jpg

Beti bezala, bertara iristeko hainbat baliabide daude, baina erosoena eta hoberena hegazkina da. Hala ere herrialde honi buruz idazteko eskatu zidanak trenez joan nahi duenez bi ereatara joateko posibilidadea jarriko dut. Horregatik trenez joateko aukera jarriko dut hemen eta besteren batek hegazkinez joan nahi badu abisatu eta ezarriko dut hegazkinei buruzko informazioa. Hala ere, esan behar da askotan jarri ditudala hegaldiak, hotela…. aukeratzeko webguneak eta horietan ere bilatu dezakezute hemen jarri ditudanak ez badituzue gustuko. Hala ere, badakidanez hegazkinez joatea oso gustuko duzuela, hemen jartzen dizuet webgune interesgarri bat.

Bertara iristean nonbait lo egin beharko duzuenez, hemen jartzen dizkizuet bertan dauden hainbat hotel eta baita aterpetxeak ere, horrela, diru gehiegirik gastatu gabe opor galanta batzuk igaro dezakezue.

Bertan ariketak ugari egin daitezke. Horietako batzuk jartzen ditut hemen eta saiatuko naiz gehiago bilatzen horrela aukera gehiago izango dituzue. Baina, beste aukera bat, bertan dauden paisai ederrak ikustea da, hau dirua gastatu nahi ez duten batzuek egin dezakete, edo lehenbizi ariketa batzuk egin eta ondoren ikus ditzakezue paisai ederrak.

Hemen daukezue bertan ikus daitezkeen paisai eder horietako batzuk, inbidia pixka bat emateko eta bertara joateko gogoa pizteko:

Espero dut gustukoa izango zaizuela. Eta ikusten duzuen bezala niri eskatutako gauzei buruzko informazioa jartzen saiatze, naiz. Orain azterketetan hasi behar naiz baina, hala ere, saiatuko naiz ahal den azkarren zuen informazioa jartzen.

Hurren arte eta badakizue nora jo bidaien bati buruz informazioa nahi izanez gero.  Aioooo!!!

Glasgow

Kaixo denoi!

Gaurkoan, nire lagun bati laguntzeko idazten dut. Bera Eskozia aldera doa eta oso pozik dagoenez, bertan zer egin eta non egon adieraziko diot. Ondorioz, gaurkoan Eskozia aldera joango gara, Glasgow hirira hain zuzen.

 glasgow.jpg             glasgow4.jpg

Bertan, Ingeleses hitz egiten dute baina, oso zaila denez, beraiek hitz egiten dutenean ulertzea eta oso jende atsegina denez, saiatuko dira atzerritarrekin mantsoago hitz egiten uler diezagun.

Bertara, kotxez, hegazkinez, autobusez eta trenez joan zaitezke. Garraiobiderik erosoena, hegazkina da, eta bertan aeroportu ugari daudenez, oso garraiobide egokia iruditzen zait bertara joateko. Bertan, bi aeoroportu garrantzitsu daude,  Glasgow International Airport, Glasgow hiriaren erditik 14 kilometro mendebaldera kokatuta dagoena, eta Glasgow Prestwick International Airport, hiri erditik 50 kilometro hego mendebaldera kokatuta dagoena. Hauetako edozein aeroportu erabilgarriak dira, hiritik gertuen kokaturik daudelako eta gainera oso hegaldi onak eta oparoak daudelako bertan. Hegazkina erabili ordez, trena ere erabil daiteke, tren geltoki batzuk ere badituelako. Hauetatik erabilgarrienak beraien kokalekuagatik, hiri erdian dagoena da. Diru kantitatea erabat alda daiteke, nondik zoazen kontuan hartuta. Hemen duzue aeroportu interesgarria zuen erreserba egiteko.

Bertara iristean, trena, garraiobide publikoa edo metroa erabil ditzakezu.  Hirian zehar ibili behar baduzu, trena edo garraiobide publikoak baliagarriak egingo zaizkizu, baina hirian zehar punta batetik bestera joan behar baduzu, baliagarriagoa egingo zaizu metroa erabiltzen baduzu.

Glasgow-en hainbat museo ikusi ditzakezu, bertan oso hedatua dago arkitektura eta artea ere, ondorioz, bertako museo gehienak arteari eta arkitekturari buruzkoak dira. Hala ere, museoak ez baldin bdituzu oso gogoko, bertan beste hainbat ekintza ere egin daitezke. Ekintza hauek, beste leku guztietan bezalakoak dira, hau da, erosketak…. Baina, hiri polit honetara aste santuan joaten bazara, inguruko hiriren batetan edo bertan, oso aktuazio politak ikusi ahal izango dituzu. Bertara, dantza taldea doa Idiazabalgo udalarekin, eta segurtu nago beraien aktuazioa oso polita izango dela.

Lo egiteko lekuren baten bila ibiliz gero, bertako hotl gehien agertzen diren orrialde hau bisitatu beharko zenuke eta orduan, bertara joan aurretik dena ondo antolatuta utziko duzu.

Hau izan da guztia, beste batean, gehiago idazten saiatuko naiz eta agian Eskoziatik buelta egiten duen bati galdetuko diot bertan zer gauz ikuskarri dauden gero emen jartzeko. Baina, eskertuko nizueke, blog hau ikustera sartzen zaretenean,iruzkinen bat uztea, nora joan nahi duzuen jarri, horrela hurrengo aldiz idatzi behar dutenean, herrialde horri buruz idatziko dut eta saiatuko naiz al den egokien jartzen. Agur!!!!!!

Valentzia

Kaixo denoi!
Espero dut interesgarria egingo zitzaizuela aurreko batean argitaratu nuen atala. Gaurkoan Espainian dagoen hiri bati buruz hitz egingo dugu, Valentziari buruz. Esan behar da oso hiri interesgarria dela eta gainera oso leku famatuak eta politak ditu ikusteko. Bertan gazteleraz hitz egiten dute, batez ere, baina kanpotarra bazara, ingelesez ere komunikatuko zara.

Valentzia2

Valentzia bisitatzeko hainbat urtaro dira politak. Uda oso egokia da jende gehiena oporretan dagoelako eta jende gehiago ezagutu dezakezulako. Baina adierazi behar da Valentzian udaran bero izugarria egiten duela. Udazkena urtaro hobea da, gainera garai honetan, jende gutxiago ibiltzen da eta lasaiago ibil zaitezke. Beste abantaila bat eguraldia ez dela horren beroa eta gusturago ibil zaitezke kalean zehar ere. Neguan, tenperatura nahiko epela da, baina ez horren epela eta itsasoan sartzeko nahikoa hotz egiten duela. Urtaro onena dudarik gabe, udaberria da. Tenperaturak epelak dira eta oso ikuskizun politak ikus ditzakezu, batez ere, garai honetan oso festa famatuak egoten direlako failak deitzen direnak.

 Bertara, hegazkinez, kotxez edo trenez joan zaitezke. Valentziako aireporturik garrantzitsuena hiri erditik bederatzi kilometrotara dago. Baina lasai egon gaitezke zeren bertatik hiri erdira joateko autobusak daude eta hamaika minuturo egoten da autobusen bat aireportu kanpoan. Trenez joaten bazara, tren gehienak Madrildik edo Bartzelonatik datoz, orduan kanpotik baldin bazatoz, hegazkinez iritsi dezakezu Madrileraino edo Bartzelonaraino eta bertatik ondoren trena har dezakezu. Horrela bi hiri ezberdin ikus ditzakezu. Hirian zaudenean, oinez, bizikletaz, trenez edo autobusez ibil zaitezke hirian zehar.

Valentzia zientziaren hiria da eta bertan hainbat toki daude zientzia arloari lotuak eta dauden guztietatik berezienak Planetarioa, Zientzien eta arteen museoa… dira. Baina zientziak horrenbeste ez baldin bazaizkizu gustatzen, Valentzia hirian, akuario bat ere badago eta oso interesgarria da, zeren, bertan espezie ezberdin ugari hazten dira. Horrelako ezer gustatzen ez baldin bazaizu, “Barrid del Carme” kalea duzu aukera ona. Bertan hainbat denda daude eta baita kafetegi ugari ere, horrela arratsalde bikaina pasa dezakezu, sarreretan… dirua gastatu gabe. Honetaz aparte beste hainbat gauza ere badaude ikusteko.

Lehen aipatu bezala, Valentzia hiri oso berezia da batez ere, bertan ospatzen dituzten jaiagatik. Bertako jaietan, batez ere, failak dira nagusi eta baita petardoak ere, hauek dira bertako jaia berezi egiten duten ezaugarriak. Failak urte osoan zehar egiten dituzte bertako jendeak eta ondoren, jaietako egun batetan ateratzen dituzte eta premioak eman ondoren erre egiten dituzte.

Bertako jaki tipiko bat jan nahi baduzue, paella eskatzea duzue hoberena, oso goxoa egiten baitute, jaki hau da beraien espezialitatea. Edarietan, aldiz, aukera zabalagoa dago, baina horien artean bereizgarrienak Cibada, Lima Granizada eta Cafe del Teps dira.

Lo egiteko tokiren baten bila bazabiltza hemen duzu aukera egokia. Gainera, informazio ugari eskaintzen dizu eta baita instalazioak nolakoak diren ere erakutsi.

Hau izan da guztia eta hurrengo batetan beste tokiren bati buruz informazioa jarriko dut. Aurki, Italiari buruz informazioa jartzen joango naiz, pixkanaka – pixkanaka lekua ezagutuz joateko. Agur!

Estokolmo

Kaixo bidaiariok!

            Hementxe nauzue berriz ere beste bidai interesgarri batekin ez da aurrekoa bezain urtsua baina beste berezitasun batzuk ditu. Oraingoan Suedia aldera joango gara, Estokolmora zuzenago esateko. Bertan, hainbat museo, eliza… interesgarri daude. 

estokolmo

Hasteko esan beharra daukagu Estokolmo hainbat zatitan dagoela banatuta, eta bakoitza zeregin edo ideia batekin lotuta dago. Adibidez, Norrmalm, bertan denda ugari daude erosketak egitea gustuko dutenentzako. Beste bat, Östermalm izan daiteke, eta bertan, lo egin eta batez ere gaua gustatzen zaienentzako leku aproposa da, hainbat taberna eta klub ugari daude. Azkeneko adibide gisan ezin aipa gabe utz dezakegu, Old Town izenekoa. Hau leku historiko bat da, eta bertan Suediako parlamentua… kokatzen dira.           

 Estokolmoren zatirik garrantzitsuenak jakinda, bertara nola iritsi galdetuko duzue. Hainbat era daude, baina ohi dugun bezala, hegazkina da turista gehienek bertara iristeko erabiltzen duten garraio bidea. Horrek ez du esan nahi ez dagoenik beste erarik, adibidez, trena edo barkua. Baita ere esan behar da, badaudela hainbat kruzero bertan egonaldiak egiten dituztenak eta aprobetxa ditzakegu. Baina esan dudan bezala, hegazkina da gehien erabiltzen den garraio bidea eta hainbat aireportu daude baina Arlanda aireportua da garrantzitsuena eta baita hiriburutik gertuen dagoena ere, Hau, 40 km iparraldera kokatzen da eta bertatik hiriburura joateko hainbat metodo azaltzen dizkigu. Horietako bat, taxiak dira. Baina garraiobide hauek nahikoa garestiak dira. Beste era bat, taldean joaten bazara behintzat asko interesatuko zaizuna zera da, miniautobus estiloko garraio bat eta gainera, taxia pagatuko duzuna baina merkeagoa irtengo zaizu.            

Estokolmora iritsi ondoren hiriburuan zehar ibiltzeko garraiobiderik merkeena, garraiobide publikoa da eta aldiz, garestiena, taxiak. Hauen artean, bizikletak, autoak, lurpeko trenak… daude.            

 Estokolmo oso hiri turistikoa da eta bertan lehen esan dudan modura, museo, eliza… ugari daude. Museoak dira jendeak gehien bisitatzen dituen lekuak. Horrez gain, aipatu beharra dago, hiriburu guztian zehar, 70 museo baino gehiago daudela. Hauen artean, Skansen museoa daukagu, bertan animalia ugari ikus ditzakegu, bai lurrekoak eta baita urekoak. Beste aipagarrienetariko bat, Historiska Museet dugu, hau izenak dioen bezala, Suediako historia ikus dezakegu bertan. Hauetaz aparte, artea gustatzen zaienentzat, hainbat museo daude. Lehen esan dudan bezala, eliza ugari ditu Estokolmok eta horien artean batzuk aipatuko ditut. Storkyrkan da horietako bat, bera baita bertako zaharrena. Beste bat, Riddarholmskyrkan da, bertako eta turista ugarien iritzitan bera baita ederrena denen artean. Badakit badaudela, museoak eta elizak gustatzen ez zaizkienak ere eta hauentzat, igerileku eta spa ugari ditu. Igerilekuak, itxiak edo irekiak izan daitezke. Zineak ere baditu eta igeri egin ondoren film bat ikustera joan zaitezke afal aurretik. Aldiz, erosketak gustatzen zaizkienentzako, esan behar da, Estokolmok hainbat erosketa zentro dituela eta gehienak, dendak dauden zatian daude.            

Bertan gauez ere badago zeregina, taberna eta klub ugari baitaude. Gauerdia baino lehen irteten bazara eta ondo jantzita, seguruenik, edozein klubetan ongietorria izango zara.

Lo egiteko aldiz, beste guztietatik ezberdina den zerbait probatu nahi baldin baduzu, ez duzu Långholmen bezain berezirik aurkituko. Hau lehen kartzela bat izandako da eta logelak, kartzelako gelak dira. Hiriburuaren erditik ez baduzu mugitu nahi, Rex Hotel duzu hoberena, nahikoa txikia da, baina ondo dago, denboraldi bat pasatzeko. Aldiz, luxuzko hotel batean egon nahi baduzu, Grand Hotela daukazu. Esan behar da, garestia dela, baina zatika ordain dezakezu. Gainera, aurreko bezala, hiriburuaren erdian kokatzen da. Eta bertan egon nahi ez baduzu, oso leku interesgarria da, bertara gerturatu eta ikusteko behintzat.

              Hau izan da guztia, bidai honi buruz, zerbait gehiago jakin nahi bazenu, adieraz ezazu iruzkinen batetan eta saiatuko naiz erantzuten. Hurren arte!

Itxi
Bidali postaz