Archive for the 'Amerika' Category

Punta Cana

Kaixo!!!

Gaur Amerika ingurura joango gara. Leku hau oso interesgarria eta exotikoa iruditzen zait. Horregatik aukeratu dut eta baita ikasturte hasieran leku honetara bidai bat egiteko aukera izan genuen baina ez genuen lortu. Hori dela eta, leku honi buruz informazioa bilatzen hasi nintzen eta azkenean honi buruz idaztea bururatu zait.

punta-cana.jpg

 Bertara iristeko hegazkina erabil genezake eta ni euskal herrikoa izanik, gertuen geratzen zaidan aeroportua aukeratu dut. Hemen dituzue Bilbotik Punta Canara joateko dauden hegazkin bidai guztiak. Hala ere, irakurtzen dezuten guztiak Euskal Herrikoak ez zaretenez, hemen jartzen dizuet zuen herrialdetik Punta Canara joateko erabil ditzakezuen hegaldiak begiratzeko webgunea.

Hotelei buruz hitz egiten hasten bagara ere hainbat aukera daude eta gazteentzat hotelak baino aterpetxeak merkeagoak direnez, bi aukerak ezarriko dizkizuet eta ondoren zuek aukera dezakezue egokien edo gehien gustatzen zaizuena. Hotelak hemen ezartzen dizkizuet eta hotel gehiago nahi badituzue hemen dauzkazue.

Bertan hainbat gauza ezberdin egin ditzakezue. Hauetariko proposamen batzuk ezarriko dizkizuet eta ondoren informazio gehiago jartzea nahi baduzue esna eta ahal dudan bezain laster ezarriko dizuet. Hemen jarriko dizkizuet dirua gastatzea axola ez zaizuenontzat hainbat gauza egin dezakezuenak eta aldiz, diru gutxi gastatu nahi dezuenontzat hemen jartzen dizuet. Espero dut jarritako ekintzat gustukoak izango dituzuela, ala bada nahiko nuke adieraztea hurrengo batean ere jartzeko. Bertan zaudeten bitartean ere kruzero bat egin nahi baduzue, hemen jartzen dizuet zuen eskura eta bertatik aukeratu dezakezue. Honetaz aparte, Punta Canak izugarrizko hondartzak dauzka eta bertan ere egon dezakezue bertan oporretan zaudeten bitartean, dirurik gastatu gabe.

Hemen jartzen dizuet beste hotel bat eta aukera duzue bertan ikusteko nolako hotela den. Hotel honetara edozein joan daiteke, batez ere dirua gastatzea axola ez zaion bat.

Hala ere, Punta Cana oraindik argi ez bazaizue geratu paradisua dela hemen duzue hau egia dela ikusteko bi bideo.

[kml_flashembed movie="http://es.youtube.com/v/inBdOwXLhGQ" width="425" height="350" wmode="transparent" /]

Espero dut gustukoa izango zaizuela. Beste bat arte. Agur!!!

Ottawa

Kaixo!

Hemen naiz berriz ere. Oraingoan, Amerika aldera joango gara, Canadara hain zuzen ere. Canadako hiria oso famatua da eta baita oso erakargarria ere bere paisaiagatik batez ere. Bertan ingeleses hitz egin dezakezu bertakoek ulertzeko.

Bertara joateko, hegazkina erabil dezakezu, garraiobiderik erosoena delako. Hala ere, beste aukera batzuk ere badituzu, autobusa eta kotxea erabil dezakezu. Baina hegazkina erabiliz gero, hemen duzu aeroportu interesgarri batzuk. Hauek, Donostiatik irteten dira niregandik gertuen dagoen hiria delako, baina hurrengo bidalketan jarriko dizuet zuen esku webgune hau.

Bertan gauz ugari egin daitezke. Baina aukera gehienak museoak ikusteko dauzkazue, hala ere, bertako parlamentua ikusi ahal izango duzue, eta oso interesgarria da. Nik museoak ikusteko toki bat ezartzen dizuet, baina hemendik kanpo beste zer edo zer ikusi nahi baduzue, esan iruzkinetan eta begiratuko dut. Webgunea ingelesez dago euskaraz ez baitago horrelako informazioa eskeintzen duen webgunerik.

Hala ere, Canada, tulipanak asko egoten dira eta kolore guztietakoak. Horrela, tulipanak hazten diren larreetara joan zaitezkete hauek nolakoak diren ikusteko.

Bertan egoteko hotel ugari daude, hauetako batzuk interesgarriak egingo zaizkizuela iruditzen zait.

Hemen jartzen dizkizuet beste irudi interesgarri batzuk eta espero dut bertako bidaia egiteko lagunduko dizuetela zer ikusi aukeratzeko orduan.
[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/sG3sKGJ2joI" width="425" height="350" wmode="transparent" /]

Hurren arte! Hala ere, beti bezala, eskertuko nizueke sartzen zaraten guztioi bidaien bat egin nahi baduzue bertan ezartzea iruzkinen batean eta horrela zuen bidai horri buruzko guztia aurkituko dizuet eta zuen esku utziko nuke. Aiooo!

White Sands National Monument

Kaixo aspaldikok!

Barkatu aspaldi ez idatzi izana, baina gure blogunea ez da ondo ibili eta ezinezkoa zen idaztea. Baina lasai hemendik aurrera berriz ere hasiko naiz idazten eta espero dut gustukoak izango dizuela. Gaurkoan, berriz ere Mexiko aldera joango gara, nire herrialderik gogokoena baita. Mexiko berrira joango gara hain zuzen ere, bertan oso erakargarria den monumentu bat dago eta oso leku polita da opor ahaztezin batzuk igarotzeko. Leku zoragarria da, baina bertako eguraldia ez da horren ona. Uda aldera bero izugarriak egiten ditu eta baita neguan ere, baina gauean hotz egiten du eta askotan zero azpitik jartzen dira graduak.

 

Bertara kotxez bakarrik irits zaitezke, lehenengo hegazkina hartu eta ondoren kotxez. Hegazkinez, Las Cruces-era edo Alamogordora joan daiteke eta ondoren monumentu hau ikustera, pena merezi du. Oso leku berezia delako, oso polita eta erakargarria delako batik bat. Gainera, bertako klima eta ingurune berezia ikusteak oso gutxik egin dezakete, eta oso bereziak direnez, bertara joateak merezi duelakoan nago. Gainera, oso modako leku bat da, 2007ko urrian jende gehiena bertara joan zen, Alamogordon hostatu hartuta. Bertan bisitan zauden bitartean, erosketa batzuk egin ditzakezu, oroigarriren bat etxera eramateko, baita, argazki ikusgarri batzuk atera ere.

 

Hostatu hartzeko, Alamogordon, kanpin leku bat dago eta oso merke lor dezakezu gaua igarotzeko leku bat. Bestela, Almogordon, hotel ugari daude. Mexiko berrian ere hotel ugari daude eta leku ezberdinetatik joan dezakezu, monumentu hau ikustera. Almogordon da gertuena geratzen dena eta horregatik hauttu dut, baina leku ezberdin ugaritik joan dezakezu. Hemen dituzue lo egiteko hotel batuk Mexiko Berrian.

 

Hau izan da guztia oraingoz, beste bat arte. Agur!

Habana

Kaixo denoi!

Gaurkoan Amerika ingurura joango gara berriz ere. Bertan jaiotakoa da nire entrenadorea eta iruditu zait oso interesantea izango zela, hiri oso polita baita eta ez oso garestia eta orduan diru asko gastatu gabe bidai paregabe bat egin dezakezu.

havana.jpg

Bertara hegazkinez, kotxez, barkuz… iritsi zaitezke, baina bertara lasai iristeko garraiobiderik hoberena nire ustez, hegazkina izango litzateke. Hegazkinez joaten bazara, kontuz ibili beharra daukazu, Habanan hiru aireportu nagusi baitaude. Lehenengoa Kuban barnean egiten diren bidaientzako da. Bigarrena Estatu Batuetatik iristen diren hegazkinentzako da eta azkenekoa, hau da, hirugarrena, beste herrialdeetatik doazen hegazkinentzako da. Kontuz ibili beharra dago, bertatik irten behar denean ez nahasteko. Lehen esan dut, barkuz joan zaitezkeela bertara, baina bertako politikarengatik oso zaila da bertara sartzen uztea barkuz.

Hirian zehar, bertan alokatutako kotxe batekin ibil zaitezke, baita ere taxian. Baina, beti bezala, merkeena autobusean ibiltzea da eta gainera, autobus ugari ibili ohi dira hirian zehar.

Habanan gauza ugari daude ikusteko eta bisitatzeko, baina dirurik gastatu gabe eta eguzkia hartuz egon nahi baduzu ere ez da ezer gertatzen, hondartzara joatea besterik ez duzu. Baina, zerbait berezia ikusi nahi baduzu, leku ugari daude ikusteko. Denetarik dago, museoak, plaza historikoak, katedralak… Hau dena, paseoak, museoak, hondartza… ez baldin bazaizue gustatzen, denda ugari daude hirian zehar eta beti aholkatzen dudan bezala, erosketak egin ditzazkezue. Eta denetik hoberena edo jende gehienantzeko interesgarriena gaueko giroa da eta hiri honetan badago gaueko girorik, ziurta dezaket. Hemen duzue ikusteko aukera bat, eta bertan zaudeten bitartean zer egin edo nora joan ere aholkatzen du, baina honek gauza txar bat dauka, ingelesez dagoela. Hurrengo batetan, gaztelaniaz aurkitzen badut ezarriko dut blogean edo bestela aldatu egingo dut.

Lo egiteko ere leku ugari daude eta denetik gainera. Link hau ere ingeleses dago, informazio gehiena dagoen gisan. Hala ere, espero dut baliagarria egingo zaizuela.

Espero dut gaurko informazioa ere baliagarria izango zaizuela. Hurren arte!!

Cancun

Kaixo denoi!!

Hemen nauzue berriz ere bidaiei buruz hitz egiteko asmotan. Oraingoan, Cancuni buruz idatziko dut, oso toki polita eta interesgarria iruditzen baitzait. Bertara nola iritsi, zer egin, ikusi, non egon… aipatuko ditut eta ura eta hondartza gustatzen baldin bazaizkizue, badakizue nora joan opor garaia eltzean.

cancun

Cancunera, diru izugarri gastatu gabe joan zaitezke eta hori da interesgarriena. Bertara, hegazkinez joan zaitezke. Momentu honetan, Britainiatik adibidez, oso merke daude hegazkin txartelak Cancunera joateko eta aprobetxa dezakezu. Gainera, hauek, ondoren zure hotelera maletak eta zu eramateko bi konpainiekin lan egiten dute, eta oso erosoa izan daiteke, ez baitaukazu diru asko gastatu beharrik eta gainera, aurrez aurretik dena antolatuta daukazu.Bertan zaudenean, kotxe bat alokatu dezakezu, , taxian bidaiatu, ez dena komenigarriena, edo autobusean, komenigarriena dela. Taxian bidaiatzea ez da komenigarriena, nahikoa garestiak baitira hotel inguruko taxiak eta baita, aireportu ingurukoak ere. Baina, herri txiki batera joaten bazara, ez zaizu oso garesti aterako. Aukera komenigarriena, nire ustez, autobusa da, merkeena delako. Kontua da, autobusetan jende ugari ibiltzen dela eta posible dela pixka bat deserosoa izatea, baina horrek ez badizu axola, garraio merkeena bera da.

Cancunen, gauza ugari daude ikusteko eta egiteko, gehienak itsasoarekin dute zerikusia, itsas ondoan dagoelako eta batez ere turistak itsasoarekin loturiko ekintzak egiteko bisitatzen baitute. Ekintza horietako batzuk aipatzen ditut hemen:Hotelen inguruan adibidez, akuario bat daukazu eta bertan, delfinen artean jolas dezakezu eta baita beraiekin igeri egin ere. Horrez gain, arrain ugari ikus dezakezu bertan. Ez baduzu delfinen artean igeri egin nahi ezta arrain exotikoak ikusi ere, eta nahi duzun gauza bakarra erlaxatzea bada, ez duzu Cancuneko hondartzetan toaila baten gainean jartzea bezalakorik aurkituko. Bertako hondartzak are zuri-zuria dute eta gainera bertako ura epel-epela da eta bertara sartzeko gogoa ematen du. Uretan ibiltzea eta motorrak gustatzen zaizkienentzako ere badago aukerarik, hauentzako motor akuatikoak daude. Hauek erabiliz, hainbat ibilaldi egiten dituzte eta batez ere Cancunen inguruak bisitatzen dituzte, eta hori oso interesgarria da Cancunen historia interesatzen baldin bazaizu behintzat edo baita, inguruak ikustea gustatzen bazaizu ere.  Inguruak ikustea eta batez ere leku interesgarriak ikustea gustatzen baldin bazaizu, Cancunen dagoen”Islas Mujeres” deitzen dioten irla duzu egokiena.

Cancunen gauez ere bizia bada. Zure neska edo mutil lagunarekin opor erromantiko batzuk pasatzera joan bazara, oso aukera ona daukazu bertan. Gauez, itsasontzi bat irteten baita eta lekurik politenena eta erromantikoenera joaten da eta bertan afari erromantiko bat egin ahal izango duzu. Aldiz, zure lagunekin ondo pasatzera joan bazara, Cancunen ere badaude hainbat taberna edo gaueko klub.

Bertan, normala den bezala, egun bat baino gehiago igarotzeko asmotan joango zaretelakoan, hainbat hotel jartzen dizkizuet zuen eskura ea zer iruditzen zaizkizuen. Hotel gehienak, toki berdinean daude, baina kontua da, nahikoa garestiak direla eta ez baduzu diru gehiegirik gastatu nahi hobe duzu hauen aparte dagoen hotel batetara joatea. Hotel gehienak dauden tokian, adibidez, Club Hostel dago, bertako gelak ezberdinak dira, zure gustuen arabera. Gainera, igerileku bat du, baita hotel inguruan denda txiki batzuk ere, urrutira joan gabe, etxean utzitakoei zer edo zer erosteko. Hotel hau da nik gomendatzen dudana da, hotel guztiak dauden tokitik, interesgarriena, egokiena iruditzen baitzait eta batez ere, edozein zerbitzu duelako. Aldiz, hotel inguruan izan partez, gutxiago gastatuz badu beste hotel ugari, hiri erdialdean. Hauetako bat, Dreams Cancun Resort & Spa da. Luxuzko hotel bat da eta oso interesgarri izan daitekeela iruditzen zait, honek ere oso zerbitzu egokiak baititu eta gainera, lehen aipatutako hainbat ekintza bere zerbitzuen barnean sartzen baitira. Hauetaz aparte hemen dituzue beste hotel interesgarri batzuk.

Hau izan da, Cancuni buruzko informazio, espero dut erabilgarria izango dela eta zer edo zer aipatzea ahaztu bazait mesedez aipatu iruzkinen batean eta saiatuko naiz hurrengo egunen batetan erantzuten. Eta aurreko batean esanda bezala, toki espezifiko batera joan nahi baduzu, esan iezadazu eta saiatuko naiz informazio baliagarria ematen. Hurren arte!