Archive for the 'Afrika' Category

Madagaskar

Kaixo denoi!

Zer moduz? Zer beste bidai bat  egiteko irrikatzen ezta??? Ala espero dut bat. Oraingoan Afrika ingurura joango gara, Madagaskarrera ain zuzen. Herrialde honen barnean sei probintzia ezberdin daude, baina ni ez naiz inongo probintzietara finkatuko, nik orokorrean idatziko dut eta bertako herrialderen bateko informazioa nahi baduzue iruzkinen batetan eskatu eta saiatuko naiz herrialde horri buruz idazten, nahikoa informazio gutzi baitago. Bertan, frantsesez edo bertako hizkuntzaz komunika dezakezue, eta nire ustez, errazagoa da frantsesez komunikatzea.

madagaskar.jpg

Madagaskarrera hegazkinez edo barkuz bakarrik iritsi zaitezke, irla bat dela kontutan hartuta. Hegazkinez joaten bazara, hainbat aireportu eta konpainia ezberdin daude. Segun zer tokitatik zoazen aireportu batera joango zara. Hemen duzu aeroportu batzuk, eta gainera bertan Madagaskarreko segun zer probintzita joan behar duzun aukera dezakezu.

Irlan zehar, hegazkina har dezakezu, baita trena eta taxia ere. Oso ibilbide luzea egin behar baduzu, hegazkinez edo trenez merkeagoa irtengo zaizula iruditzen zait, baina, ibilbide motza egin behar baduzu, taxia ez zaizu horren garesti irtengo.

Jateko kontuetan barneratzen bagara, esan dezakegu, lekurik merkeena eta hoberena jateko, hotelean bertan dela. Baina, hala ere, hainbat jatetxe ezberdin daude jateko eta gauza ezberdinak probatzea gustatzen zaionari oso ondo etor lekioke.

Lo egiteko kasuan, nahiko hotel daude. Gainera, denetik dago, garestiak eta luxuzkoak dirnak, eta baita merkeagoak direnak ere. Hemen dituzue hotel batzuk eta zuen gustukoak ez badira, aurreko batean argitaratu nuen artikuluko linkera joan zaitezkete eta bertan begiratu, seguruenik agertuko da eta.

Hau izan da Madagaskarri buruzko guztia gaurkoz, informazio gehiago aurkitzen badut, saiatuko naiz idazten. Bainaa, mesede bat eskatuko nuke, artikulu hau irakurtzen duzuenei, eskatuko nizueke, zuek bidaiatuko zenuketen leku bat aipatzea iruzkinen batetan eta orduan, nere hurrengo lana horren inguruan egiten saiatuko naiz eta gainera, presazkoa dela ezartzen badidazue, ahal dudan azkarrena eta osatuena idazten saiatuko naiz. Eskerrik asko. Agur!!!

Itxi
Bidali postaz