Helsinki

Kaixo denoi!!!

Aspaldidanik ez dut idazten eta aurrekoan lagun batekin hitz egiten ari nintzela esan zidan Finlandiari buruz idazteko udaran bertara joateko asmoa baitute. Hori horrela izanik, pentsatu dut Helsinkiri buruz idaztea, espero dut gustatuko zaiola eta baliagarria izango zaiola.

helsinki.jpg

Beti bezala, bertara iristeko hainbat baliabide daude, baina erosoena eta hoberena hegazkina da. Hala ere herrialde honi buruz idazteko eskatu zidanak trenez joan nahi duenez bi ereatara joateko posibilidadea jarriko dut. Horregatik trenez joateko aukera jarriko dut hemen eta besteren batek hegazkinez joan nahi badu abisatu eta ezarriko dut hegazkinei buruzko informazioa. Hala ere, esan behar da askotan jarri ditudala hegaldiak, hotela…. aukeratzeko webguneak eta horietan ere bilatu dezakezute hemen jarri ditudanak ez badituzue gustuko. Hala ere, badakidanez hegazkinez joatea oso gustuko duzuela, hemen jartzen dizuet webgune interesgarri bat.

Bertara iristean nonbait lo egin beharko duzuenez, hemen jartzen dizkizuet bertan dauden hainbat hotel eta baita aterpetxeak ere, horrela, diru gehiegirik gastatu gabe opor galanta batzuk igaro dezakezue.

Bertan ariketak ugari egin daitezke. Horietako batzuk jartzen ditut hemen eta saiatuko naiz gehiago bilatzen horrela aukera gehiago izango dituzue. Baina, beste aukera bat, bertan dauden paisai ederrak ikustea da, hau dirua gastatu nahi ez duten batzuek egin dezakete, edo lehenbizi ariketa batzuk egin eta ondoren ikus ditzakezue paisai ederrak.

Hemen daukezue bertan ikus daitezkeen paisai eder horietako batzuk, inbidia pixka bat emateko eta bertara joateko gogoa pizteko:

Espero dut gustukoa izango zaizuela. Eta ikusten duzuen bezala niri eskatutako gauzei buruzko informazioa jartzen saiatze, naiz. Orain azterketetan hasi behar naiz baina, hala ere, saiatuko naiz ahal den azkarren zuen informazioa jartzen.

Hurren arte eta badakizue nora jo bidaien bati buruz informazioa nahi izanez gero.  Aioooo!!!

1 Comment so far

  1. *Elena* on Maiatza 5th, 2008

    Ba esan nizun idatziko izula ta hemen duzu nire komentarioa; zuk horrelako lana hartu eta gero ez baitzait ezer kosatzen pare bat ilara idaztea.

    Ba eskerrikasko informazio guztiarengatik!! Ze ni bilatzen hasten banaiz…
    Ez dakit noiz joango naizen, baina joango naizela ziurtatzen dizut oso polita baita!

    Ez dakit zer gehiago esan.

    Bihar ikusiko gea!!

    Muxu asko majisima!!

Leave a reply

Itxi
Bidali postaz