Archive for Apirila, 2008

Denetarik

Kaixo denoi!!!!

Gaurkoan denetarik duen webgune bat proposatzen dizuet. Oso interesgarria iruditu zait bertatik hainbat aukera egin ditzakezuelako eta ondorioz, oporretara joateko planak egitea ez zaizue horren zaila egingo. Gainera, esan behar da ez dela lehenengo aldia webguneetako informazioa jartzen dizuetena, eta denak erabiliz, oso bidai ona egin dezakezuetela. Gaurkoan jartzen dizuedan webgune honek, lehen esan bezala, gauza ugari ditu. Lehenik, hegaldi merkeak lortu ditzakezu, ondoren, hotel ikusgarriak, baina prezio onean. Gainera, kruzeroren bat egiteko intentziotan bazabiltza oso webgune aproposa da.

Hau dena esaten dizuet, baina hobe izango duzue zuek ikustea zer nolako webgunea den eta bertatik aukeratzea nolako oporrakigaro nahi dituzuen. Konturatzen zeraten bezala, opor batzuk antolatzea gero eta errazagoa da.  Ondorioz, side  step-en webgune interesgarri hau zuen esku uzten dut. Espero dut erabilgarria izango zaizuela.

Hurren arte!!!!

Bidaiak egitean zer nolako paradisuak ikusten diren jakiteko, ondoren duzue Bulgariak eskaintzen duen paradisuzko paisaiak:

Helsinki

Kaixo denoi!!!

Aspaldidanik ez dut idazten eta aurrekoan lagun batekin hitz egiten ari nintzela esan zidan Finlandiari buruz idazteko udaran bertara joateko asmoa baitute. Hori horrela izanik, pentsatu dut Helsinkiri buruz idaztea, espero dut gustatuko zaiola eta baliagarria izango zaiola.

helsinki.jpg

Beti bezala, bertara iristeko hainbat baliabide daude, baina erosoena eta hoberena hegazkina da. Hala ere herrialde honi buruz idazteko eskatu zidanak trenez joan nahi duenez bi ereatara joateko posibilidadea jarriko dut. Horregatik trenez joateko aukera jarriko dut hemen eta besteren batek hegazkinez joan nahi badu abisatu eta ezarriko dut hegazkinei buruzko informazioa. Hala ere, esan behar da askotan jarri ditudala hegaldiak, hotela…. aukeratzeko webguneak eta horietan ere bilatu dezakezute hemen jarri ditudanak ez badituzue gustuko. Hala ere, badakidanez hegazkinez joatea oso gustuko duzuela, hemen jartzen dizuet webgune interesgarri bat.

Bertara iristean nonbait lo egin beharko duzuenez, hemen jartzen dizkizuet bertan dauden hainbat hotel eta baita aterpetxeak ere, horrela, diru gehiegirik gastatu gabe opor galanta batzuk igaro dezakezue.

Bertan ariketak ugari egin daitezke. Horietako batzuk jartzen ditut hemen eta saiatuko naiz gehiago bilatzen horrela aukera gehiago izango dituzue. Baina, beste aukera bat, bertan dauden paisai ederrak ikustea da, hau dirua gastatu nahi ez duten batzuek egin dezakete, edo lehenbizi ariketa batzuk egin eta ondoren ikus ditzakezue paisai ederrak.

Hemen daukezue bertan ikus daitezkeen paisai eder horietako batzuk, inbidia pixka bat emateko eta bertara joateko gogoa pizteko:

Espero dut gustukoa izango zaizuela. Eta ikusten duzuen bezala niri eskatutako gauzei buruzko informazioa jartzen saiatze, naiz. Orain azterketetan hasi behar naiz baina, hala ere, saiatuko naiz ahal den azkarren zuen informazioa jartzen.

Hurren arte eta badakizue nora jo bidaien bati buruz informazioa nahi izanez gero.  Aioooo!!!

Punta Cana

Kaixo!!!

Gaur Amerika ingurura joango gara. Leku hau oso interesgarria eta exotikoa iruditzen zait. Horregatik aukeratu dut eta baita ikasturte hasieran leku honetara bidai bat egiteko aukera izan genuen baina ez genuen lortu. Hori dela eta, leku honi buruz informazioa bilatzen hasi nintzen eta azkenean honi buruz idaztea bururatu zait.

punta-cana.jpg

 Bertara iristeko hegazkina erabil genezake eta ni euskal herrikoa izanik, gertuen geratzen zaidan aeroportua aukeratu dut. Hemen dituzue Bilbotik Punta Canara joateko dauden hegazkin bidai guztiak. Hala ere, irakurtzen dezuten guztiak Euskal Herrikoak ez zaretenez, hemen jartzen dizuet zuen herrialdetik Punta Canara joateko erabil ditzakezuen hegaldiak begiratzeko webgunea.

Hotelei buruz hitz egiten hasten bagara ere hainbat aukera daude eta gazteentzat hotelak baino aterpetxeak merkeagoak direnez, bi aukerak ezarriko dizkizuet eta ondoren zuek aukera dezakezue egokien edo gehien gustatzen zaizuena. Hotelak hemen ezartzen dizkizuet eta hotel gehiago nahi badituzue hemen dauzkazue.

Bertan hainbat gauza ezberdin egin ditzakezue. Hauetariko proposamen batzuk ezarriko dizkizuet eta ondoren informazio gehiago jartzea nahi baduzue esna eta ahal dudan bezain laster ezarriko dizuet. Hemen jarriko dizkizuet dirua gastatzea axola ez zaizuenontzat hainbat gauza egin dezakezuenak eta aldiz, diru gutxi gastatu nahi dezuenontzat hemen jartzen dizuet. Espero dut jarritako ekintzat gustukoak izango dituzuela, ala bada nahiko nuke adieraztea hurrengo batean ere jartzeko. Bertan zaudeten bitartean ere kruzero bat egin nahi baduzue, hemen jartzen dizuet zuen eskura eta bertatik aukeratu dezakezue. Honetaz aparte, Punta Canak izugarrizko hondartzak dauzka eta bertan ere egon dezakezue bertan oporretan zaudeten bitartean, dirurik gastatu gabe.

Hemen jartzen dizuet beste hotel bat eta aukera duzue bertan ikusteko nolako hotela den. Hotel honetara edozein joan daiteke, batez ere dirua gastatzea axola ez zaion bat.

Hala ere, Punta Cana oraindik argi ez bazaizue geratu paradisua dela hemen duzue hau egia dela ikusteko bi bideo.

Espero dut gustukoa izango zaizuela. Beste bat arte. Agur!!!

Aterpetxeak

Kaixo denoi!!!!

Aurreko batean iruzkin batean ea aterpetxeei buruz informazioa nuen eskatu zidaten eta bilatzen hasi naiz eta orain arte oso informazio polita aurkitu dut eta oso interesgarria iruditu zai. Hemen zuen eskura jarriko dut orrialde hau eta gehiagoren bila jarraituko dut. Esan behar da webgune honek mundu guztian zehar dauden aterpetxeei buruzko informazioa ematen digu. Hala ere Euskal Herrian zehar dauden aterpetxeei buruzko informaziorik ez du ematen adibidez, ondorioz, webgune gehiagoren bila jarraituko dut ea hobegoren bat bilatzen dudan. Hala eta guztiz ere, oraingoz baliagarria izango zaizuela iruditzen zait nahikoa ornitua baitago. Hau esanda hemen uzten dizuet zuen esku. Hurren arte!!

Kruzeroak

Kaixo denoi!!!!

Gaurkoan, inoiz aurretik egin ez dudan zerbait jarriko dut. Aurrekoren batean informazioa eman nuen eta baita non bilatu ere. Baina oraingoan kruzero ezberdinak aipatuko ditut niri gehien gustatu zaizkidan tokietan et ondoren zuen gustuko tokiak bilatzeko helbidea jarriko dizuet:

mexico.jpg

Mexiko ingurura joateko.

Europa inguruan.

Alaska inguruan elurrarekin gozatzeko.

Eguzkia gustatzen zaizuenontza Hawaii inguruan.

 Horrel jarrai nezake baina hobe duzue zuek bilatzea nahiago dituzuen lekuko kruzeroak, gainera zenbat diru gastatu nahi den ere kontrola dezakezue, ondorioz, diru asko ez duenak ere joan daiteke. hau horrela dela, hemen jartzen dizuet zuen eskua kruzero eleganteak egiteko aukera ematen duen orrialdea.

Hurren arte!!!

Itxi
Bidali postaz