Archive for Otsaila, 2008

Hotel erosoak non?

Kaixo denoi!

Askotan, opor leku bat aukeratzen dugu, baina bertara joan behar dugun denboraldia jende guztia joaten dena delako, ezin izaten dugu hotel eroso eta egoki bat bilatu, eta non ote dauden hotel egokiak galdetzen diogu geure buruari. Ondorioz, hemen jartzen dizuet hotel eder bat bilatzeko aukera eta gainera bertatik erreserba egiteko aukera ere ematen du, horrela ez duzue berriz arazorik izango hotel eroso bat aurkitzeko momentuan. Hau dela eta, oso interesgarria iruditzen zait zuen esku uztea. Hurren arte!

Glasgow

Kaixo denoi!

Gaurkoan, nire lagun bati laguntzeko idazten dut. Bera Eskozia aldera doa eta oso pozik dagoenez, bertan zer egin eta non egon adieraziko diot. Ondorioz, gaurkoan Eskozia aldera joango gara, Glasgow hirira hain zuzen.

 glasgow.jpg             glasgow4.jpg

Bertan, Ingeleses hitz egiten dute baina, oso zaila denez, beraiek hitz egiten dutenean ulertzea eta oso jende atsegina denez, saiatuko dira atzerritarrekin mantsoago hitz egiten uler diezagun.

Bertara, kotxez, hegazkinez, autobusez eta trenez joan zaitezke. Garraiobiderik erosoena, hegazkina da, eta bertan aeroportu ugari daudenez, oso garraiobide egokia iruditzen zait bertara joateko. Bertan, bi aeoroportu garrantzitsu daude,  Glasgow International Airport, Glasgow hiriaren erditik 14 kilometro mendebaldera kokatuta dagoena, eta Glasgow Prestwick International Airport, hiri erditik 50 kilometro hego mendebaldera kokatuta dagoena. Hauetako edozein aeroportu erabilgarriak dira, hiritik gertuen kokaturik daudelako eta gainera oso hegaldi onak eta oparoak daudelako bertan. Hegazkina erabili ordez, trena ere erabil daiteke, tren geltoki batzuk ere badituelako. Hauetatik erabilgarrienak beraien kokalekuagatik, hiri erdian dagoena da. Diru kantitatea erabat alda daiteke, nondik zoazen kontuan hartuta. Hemen duzue aeroportu interesgarria zuen erreserba egiteko.

Bertara iristean, trena, garraiobide publikoa edo metroa erabil ditzakezu.  Hirian zehar ibili behar baduzu, trena edo garraiobide publikoak baliagarriak egingo zaizkizu, baina hirian zehar punta batetik bestera joan behar baduzu, baliagarriagoa egingo zaizu metroa erabiltzen baduzu.

Glasgow-en hainbat museo ikusi ditzakezu, bertan oso hedatua dago arkitektura eta artea ere, ondorioz, bertako museo gehienak arteari eta arkitekturari buruzkoak dira. Hala ere, museoak ez baldin bdituzu oso gogoko, bertan beste hainbat ekintza ere egin daitezke. Ekintza hauek, beste leku guztietan bezalakoak dira, hau da, erosketak…. Baina, hiri polit honetara aste santuan joaten bazara, inguruko hiriren batetan edo bertan, oso aktuazio politak ikusi ahal izango dituzu. Bertara, dantza taldea doa Idiazabalgo udalarekin, eta segurtu nago beraien aktuazioa oso polita izango dela.

Lo egiteko lekuren baten bila ibiliz gero, bertako hotl gehien agertzen diren orrialde hau bisitatu beharko zenuke eta orduan, bertara joan aurretik dena ondo antolatuta utziko duzu.

Hau izan da guztia, beste batean, gehiago idazten saiatuko naiz eta agian Eskoziatik buelta egiten duen bati galdetuko diot bertan zer gauz ikuskarri dauden gero emen jartzeko. Baina, eskertuko nizueke, blog hau ikustera sartzen zaretenean,iruzkinen bat uztea, nora joan nahi duzuen jarri, horrela hurrengo aldiz idatzi behar dutenean, herrialde horri buruz idatziko dut eta saiatuko naiz al den egokien jartzen. Agur!!!!!!

Webgune aproposa

Kaixo, gaurkoan, bidaiak, hotelak, kruzeroak… aurkitzeko leku bat erakutsi behar dizuet. Oso egokia iruditu zait webgune hau eta horregatik zuen eskura jartzen dut, gehiegi ordaidu gabe bidai parabage bat egiteko aukera eskeintzen baitu. Ondorioz, hemen duzue, oporrak aukeratu aurretik bisitatu behar duzuen webgunea. Baliagarria izango zaizuelakoan, agur eta hurren arte.

White Sands National Monument

Kaixo aspaldikok!

Barkatu aspaldi ez idatzi izana, baina gure blogunea ez da ondo ibili eta ezinezkoa zen idaztea. Baina lasai hemendik aurrera berriz ere hasiko naiz idazten eta espero dut gustukoak izango dizuela. Gaurkoan, berriz ere Mexiko aldera joango gara, nire herrialderik gogokoena baita. Mexiko berrira joango gara hain zuzen ere, bertan oso erakargarria den monumentu bat dago eta oso leku polita da opor ahaztezin batzuk igarotzeko. Leku zoragarria da, baina bertako eguraldia ez da horren ona. Uda aldera bero izugarriak egiten ditu eta baita neguan ere, baina gauean hotz egiten du eta askotan zero azpitik jartzen dira graduak.

 

Bertara kotxez bakarrik irits zaitezke, lehenengo hegazkina hartu eta ondoren kotxez. Hegazkinez, Las Cruces-era edo Alamogordora joan daiteke eta ondoren monumentu hau ikustera, pena merezi du. Oso leku berezia delako, oso polita eta erakargarria delako batik bat. Gainera, bertako klima eta ingurune berezia ikusteak oso gutxik egin dezakete, eta oso bereziak direnez, bertara joateak merezi duelakoan nago. Gainera, oso modako leku bat da, 2007ko urrian jende gehiena bertara joan zen, Alamogordon hostatu hartuta. Bertan bisitan zauden bitartean, erosketa batzuk egin ditzakezu, oroigarriren bat etxera eramateko, baita, argazki ikusgarri batzuk atera ere.

 

Hostatu hartzeko, Alamogordon, kanpin leku bat dago eta oso merke lor dezakezu gaua igarotzeko leku bat. Bestela, Almogordon, hotel ugari daude. Mexiko berrian ere hotel ugari daude eta leku ezberdinetatik joan dezakezu, monumentu hau ikustera. Almogordon da gertuena geratzen dena eta horregatik hauttu dut, baina leku ezberdin ugaritik joan dezakezu. Hemen dituzue lo egiteko hotel batuk Mexiko Berrian.

 

Hau izan da guztia oraingoz, beste bat arte. Agur!

Itxi
Bidali postaz