Archive for Urtarrila 12th, 2008

Valentzia

Kaixo denoi!
Espero dut interesgarria egingo zitzaizuela aurreko batean argitaratu nuen atala. Gaurkoan Espainian dagoen hiri bati buruz hitz egingo dugu, Valentziari buruz. Esan behar da oso hiri interesgarria dela eta gainera oso leku famatuak eta politak ditu ikusteko. Bertan gazteleraz hitz egiten dute, batez ere, baina kanpotarra bazara, ingelesez ere komunikatuko zara.

Valentzia2

Valentzia bisitatzeko hainbat urtaro dira politak. Uda oso egokia da jende gehiena oporretan dagoelako eta jende gehiago ezagutu dezakezulako. Baina adierazi behar da Valentzian udaran bero izugarria egiten duela. Udazkena urtaro hobea da, gainera garai honetan, jende gutxiago ibiltzen da eta lasaiago ibil zaitezke. Beste abantaila bat eguraldia ez dela horren beroa eta gusturago ibil zaitezke kalean zehar ere. Neguan, tenperatura nahiko epela da, baina ez horren epela eta itsasoan sartzeko nahikoa hotz egiten duela. Urtaro onena dudarik gabe, udaberria da. Tenperaturak epelak dira eta oso ikuskizun politak ikus ditzakezu, batez ere, garai honetan oso festa famatuak egoten direlako failak deitzen direnak.

 Bertara, hegazkinez, kotxez edo trenez joan zaitezke. Valentziako aireporturik garrantzitsuena hiri erditik bederatzi kilometrotara dago. Baina lasai egon gaitezke zeren bertatik hiri erdira joateko autobusak daude eta hamaika minuturo egoten da autobusen bat aireportu kanpoan. Trenez joaten bazara, tren gehienak Madrildik edo Bartzelonatik datoz, orduan kanpotik baldin bazatoz, hegazkinez iritsi dezakezu Madrileraino edo Bartzelonaraino eta bertatik ondoren trena har dezakezu. Horrela bi hiri ezberdin ikus ditzakezu. Hirian zaudenean, oinez, bizikletaz, trenez edo autobusez ibil zaitezke hirian zehar.

Valentzia zientziaren hiria da eta bertan hainbat toki daude zientzia arloari lotuak eta dauden guztietatik berezienak Planetarioa, Zientzien eta arteen museoa… dira. Baina zientziak horrenbeste ez baldin bazaizkizu gustatzen, Valentzia hirian, akuario bat ere badago eta oso interesgarria da, zeren, bertan espezie ezberdin ugari hazten dira. Horrelako ezer gustatzen ez baldin bazaizu, “Barrid del Carme” kalea duzu aukera ona. Bertan hainbat denda daude eta baita kafetegi ugari ere, horrela arratsalde bikaina pasa dezakezu, sarreretan… dirua gastatu gabe. Honetaz aparte beste hainbat gauza ere badaude ikusteko.

Lehen aipatu bezala, Valentzia hiri oso berezia da batez ere, bertan ospatzen dituzten jaiagatik. Bertako jaietan, batez ere, failak dira nagusi eta baita petardoak ere, hauek dira bertako jaia berezi egiten duten ezaugarriak. Failak urte osoan zehar egiten dituzte bertako jendeak eta ondoren, jaietako egun batetan ateratzen dituzte eta premioak eman ondoren erre egiten dituzte.

Bertako jaki tipiko bat jan nahi baduzue, paella eskatzea duzue hoberena, oso goxoa egiten baitute, jaki hau da beraien espezialitatea. Edarietan, aldiz, aukera zabalagoa dago, baina horien artean bereizgarrienak Cibada, Lima Granizada eta Cafe del Teps dira.

Lo egiteko tokiren baten bila bazabiltza hemen duzu aukera egokia. Gainera, informazio ugari eskaintzen dizu eta baita instalazioak nolakoak diren ere erakutsi.

Hau izan da guztia eta hurrengo batetan beste tokiren bati buruz informazioa jarriko dut. Aurki, Italiari buruz informazioa jartzen joango naiz, pixkanaka – pixkanaka lekua ezagutuz joateko. Agur!

Itxi
Bidali postaz