Archive for Urtarrila, 2008

Madagaskar

Kaixo denoi!

Zer moduz? Zer beste bidai bat  egiteko irrikatzen ezta??? Ala espero dut bat. Oraingoan Afrika ingurura joango gara, Madagaskarrera ain zuzen. Herrialde honen barnean sei probintzia ezberdin daude, baina ni ez naiz inongo probintzietara finkatuko, nik orokorrean idatziko dut eta bertako herrialderen bateko informazioa nahi baduzue iruzkinen batetan eskatu eta saiatuko naiz herrialde horri buruz idazten, nahikoa informazio gutzi baitago. Bertan, frantsesez edo bertako hizkuntzaz komunika dezakezue, eta nire ustez, errazagoa da frantsesez komunikatzea.

madagaskar.jpg

Madagaskarrera hegazkinez edo barkuz bakarrik iritsi zaitezke, irla bat dela kontutan hartuta. Hegazkinez joaten bazara, hainbat aireportu eta konpainia ezberdin daude. Segun zer tokitatik zoazen aireportu batera joango zara. Hemen duzu aeroportu batzuk, eta gainera bertan Madagaskarreko segun zer probintzita joan behar duzun aukera dezakezu.

Irlan zehar, hegazkina har dezakezu, baita trena eta taxia ere. Oso ibilbide luzea egin behar baduzu, hegazkinez edo trenez merkeagoa irtengo zaizula iruditzen zait, baina, ibilbide motza egin behar baduzu, taxia ez zaizu horren garesti irtengo.

Jateko kontuetan barneratzen bagara, esan dezakegu, lekurik merkeena eta hoberena jateko, hotelean bertan dela. Baina, hala ere, hainbat jatetxe ezberdin daude jateko eta gauza ezberdinak probatzea gustatzen zaionari oso ondo etor lekioke.

Lo egiteko kasuan, nahiko hotel daude. Gainera, denetik dago, garestiak eta luxuzkoak dirnak, eta baita merkeagoak direnak ere. Hemen dituzue hotel batzuk eta zuen gustukoak ez badira, aurreko batean argitaratu nuen artikuluko linkera joan zaitezkete eta bertan begiratu, seguruenik agertuko da eta.

Hau izan da Madagaskarri buruzko guztia gaurkoz, informazio gehiago aurkitzen badut, saiatuko naiz idazten. Bainaa, mesede bat eskatuko nuke, artikulu hau irakurtzen duzuenei, eskatuko nizueke, zuek bidaiatuko zenuketen leku bat aipatzea iruzkinen batetan eta orduan, nere hurrengo lana horren inguruan egiten saiatuko naiz eta gainera, presazkoa dela ezartzen badidazue, ahal dudan azkarrena eta osatuena idazten saiatuko naiz. Eskerrik asko. Agur!!!

Merke - merke

Kaixo!

Ez da denbora asko idatzi dudala, baian oso orrialde interesgarria aurkitu dut eta ahal den azkarrena zuen eskura jartzea komeni dela iruditzen zait. Orrialde honetan bidai ezberdinak antola ditzakezu eta bertan hotel, hegazkin ordu… ezberdinak agertzen dira. Gainera, zenbat diru gastatu nahi duzun ere kontrola dezakezu, edo behintzat gehienez zenbat nahi duzun gastatu. Oso interesgarria iruditu zait eta ea zuei zer iruditzen zaizuen. Ondo pasa astea eta gero arte!

Hemen duzue orrialde interesgarria.

Habana

Kaixo denoi!

Gaurkoan Amerika ingurura joango gara berriz ere. Bertan jaiotakoa da nire entrenadorea eta iruditu zait oso interesantea izango zela, hiri oso polita baita eta ez oso garestia eta orduan diru asko gastatu gabe bidai paregabe bat egin dezakezu.

havana.jpg

Bertara hegazkinez, kotxez, barkuz… iritsi zaitezke, baina bertara lasai iristeko garraiobiderik hoberena nire ustez, hegazkina izango litzateke. Hegazkinez joaten bazara, kontuz ibili beharra daukazu, Habanan hiru aireportu nagusi baitaude. Lehenengoa Kuban barnean egiten diren bidaientzako da. Bigarrena Estatu Batuetatik iristen diren hegazkinentzako da eta azkenekoa, hau da, hirugarrena, beste herrialdeetatik doazen hegazkinentzako da. Kontuz ibili beharra dago, bertatik irten behar denean ez nahasteko. Lehen esan dut, barkuz joan zaitezkeela bertara, baina bertako politikarengatik oso zaila da bertara sartzen uztea barkuz.

Hirian zehar, bertan alokatutako kotxe batekin ibil zaitezke, baita ere taxian. Baina, beti bezala, merkeena autobusean ibiltzea da eta gainera, autobus ugari ibili ohi dira hirian zehar.

Habanan gauza ugari daude ikusteko eta bisitatzeko, baina dirurik gastatu gabe eta eguzkia hartuz egon nahi baduzu ere ez da ezer gertatzen, hondartzara joatea besterik ez duzu. Baina, zerbait berezia ikusi nahi baduzu, leku ugari daude ikusteko. Denetarik dago, museoak, plaza historikoak, katedralak… Hau dena, paseoak, museoak, hondartza… ez baldin bazaizue gustatzen, denda ugari daude hirian zehar eta beti aholkatzen dudan bezala, erosketak egin ditzazkezue. Eta denetik hoberena edo jende gehienantzeko interesgarriena gaueko giroa da eta hiri honetan badago gaueko girorik, ziurta dezaket. Hemen duzue ikusteko aukera bat, eta bertan zaudeten bitartean zer egin edo nora joan ere aholkatzen du, baina honek gauza txar bat dauka, ingelesez dagoela. Hurrengo batetan, gaztelaniaz aurkitzen badut ezarriko dut blogean edo bestela aldatu egingo dut.

Lo egiteko ere leku ugari daude eta denetik gainera. Link hau ere ingeleses dago, informazio gehiena dagoen gisan. Hala ere, espero dut baliagarria egingo zaizuela.

Espero dut gaurko informazioa ere baliagarria izango zaizuela. Hurren arte!!

Valentzia

Kaixo denoi!
Espero dut interesgarria egingo zitzaizuela aurreko batean argitaratu nuen atala. Gaurkoan Espainian dagoen hiri bati buruz hitz egingo dugu, Valentziari buruz. Esan behar da oso hiri interesgarria dela eta gainera oso leku famatuak eta politak ditu ikusteko. Bertan gazteleraz hitz egiten dute, batez ere, baina kanpotarra bazara, ingelesez ere komunikatuko zara.

Valentzia2

Valentzia bisitatzeko hainbat urtaro dira politak. Uda oso egokia da jende gehiena oporretan dagoelako eta jende gehiago ezagutu dezakezulako. Baina adierazi behar da Valentzian udaran bero izugarria egiten duela. Udazkena urtaro hobea da, gainera garai honetan, jende gutxiago ibiltzen da eta lasaiago ibil zaitezke. Beste abantaila bat eguraldia ez dela horren beroa eta gusturago ibil zaitezke kalean zehar ere. Neguan, tenperatura nahiko epela da, baina ez horren epela eta itsasoan sartzeko nahikoa hotz egiten duela. Urtaro onena dudarik gabe, udaberria da. Tenperaturak epelak dira eta oso ikuskizun politak ikus ditzakezu, batez ere, garai honetan oso festa famatuak egoten direlako failak deitzen direnak.

 Bertara, hegazkinez, kotxez edo trenez joan zaitezke. Valentziako aireporturik garrantzitsuena hiri erditik bederatzi kilometrotara dago. Baina lasai egon gaitezke zeren bertatik hiri erdira joateko autobusak daude eta hamaika minuturo egoten da autobusen bat aireportu kanpoan. Trenez joaten bazara, tren gehienak Madrildik edo Bartzelonatik datoz, orduan kanpotik baldin bazatoz, hegazkinez iritsi dezakezu Madrileraino edo Bartzelonaraino eta bertatik ondoren trena har dezakezu. Horrela bi hiri ezberdin ikus ditzakezu. Hirian zaudenean, oinez, bizikletaz, trenez edo autobusez ibil zaitezke hirian zehar.

Valentzia zientziaren hiria da eta bertan hainbat toki daude zientzia arloari lotuak eta dauden guztietatik berezienak Planetarioa, Zientzien eta arteen museoa… dira. Baina zientziak horrenbeste ez baldin bazaizkizu gustatzen, Valentzia hirian, akuario bat ere badago eta oso interesgarria da, zeren, bertan espezie ezberdin ugari hazten dira. Horrelako ezer gustatzen ez baldin bazaizu, “Barrid del Carme” kalea duzu aukera ona. Bertan hainbat denda daude eta baita kafetegi ugari ere, horrela arratsalde bikaina pasa dezakezu, sarreretan… dirua gastatu gabe. Honetaz aparte beste hainbat gauza ere badaude ikusteko.

Lehen aipatu bezala, Valentzia hiri oso berezia da batez ere, bertan ospatzen dituzten jaiagatik. Bertako jaietan, batez ere, failak dira nagusi eta baita petardoak ere, hauek dira bertako jaia berezi egiten duten ezaugarriak. Failak urte osoan zehar egiten dituzte bertako jendeak eta ondoren, jaietako egun batetan ateratzen dituzte eta premioak eman ondoren erre egiten dituzte.

Bertako jaki tipiko bat jan nahi baduzue, paella eskatzea duzue hoberena, oso goxoa egiten baitute, jaki hau da beraien espezialitatea. Edarietan, aldiz, aukera zabalagoa dago, baina horien artean bereizgarrienak Cibada, Lima Granizada eta Cafe del Teps dira.

Lo egiteko tokiren baten bila bazabiltza hemen duzu aukera egokia. Gainera, informazio ugari eskaintzen dizu eta baita instalazioak nolakoak diren ere erakutsi.

Hau izan da guztia eta hurrengo batetan beste tokiren bati buruz informazioa jarriko dut. Aurki, Italiari buruz informazioa jartzen joango naiz, pixkanaka – pixkanaka lekua ezagutuz joateko. Agur!

Bidai merkeak

Kaixo bidaiariok! 

            Urte berri on denoi! Zer moduz? Oraindik oporretan seguruenik, batzuk behintzat bai. Gaurkoan ez dut askorik esango, baina oso gauza interesgarria aurkitu zuen nire irakasleak eta niri ere oso interesgarria iruditu zitzaidanez oraingoan aukera ona dela jartzeko iruditzen zait. Gabonak direnez, denok dakigu diru pila gastatzen dugula oparietan eta honengatik ondoren oporretara joatea oso zaila jartzen zaigu, baina eskaintza honekin oso merke joan zaitezke oporretara. Eskaintza honetan, oporretara doazen familia edo lagun batzuekin joan zaitezke eta honengatik zer edo zer ordaindu baina ez zaizu bidai bat bezala kostatuko eta gainera, lagun berriak egiteko aukera duzu. Ez utzi alde egiten eskaintza izugarria baita.

Itxi
Bidali postaz