Mosku
Kaixo bidaiariok!
Hotzetik hotzera joango gara. Gaur ere leku hotz batengatik hitz egitera bainator. Oraingoan, Mosku Errusiako hiriburuari buruz hitz egiteko natorkizue. Betidanik gustatu izan zait hiriburu hau eta blog hau hasi nuenetik Moskuri buruz idazteko asmoa nuen eta garaia iritsi dela uste dut.

Mosku oso hiriburu handia da eta bertara, hegazkinez joan zaitezke. Hala ere, trenez kotxez edo autobusez joatea ere, hau merkexeagoa aterako zaizu seguruenik, baina ez dakit orain petrolio asunto honekin?? Baina badakidana, hegazkinez askoz ere erosoago eta lasaiago joan gaitezkeela, bertan hainbat aireportu baitaude. Hiriburuaren iparraldean, Sheremetyevo II daukazu, eta aireportu hau da hiriburutik gertuen aurkitzen dena eta baita jende gehienak erabiltzen duena ere. Baina leku lasaiago batetan jaitsi nahi baduzu, hiriburuaren hegoaldean beste aireportu bat daukazu, hau Domodedovo da. Bertatik oso gertu, tren estazio bat dago eta hau erabiliz joan zaitezke hiriburuaren erdigunera eta baita bueltatzerakoan ere. Hala ere, beste bi aireportu gehiago ere badituzu, hauetariko bat hiriburuaren hego ekialdean aurkitzen da eta bestea, aldiz, hego mendebaldean.
Moskun zaudela, metroa, taxiak edo garraio bide publikoa erabil dezakezu. Turista gehienek, metroa aukeratzen dute, oso erosoa baita. Baina, kontuz, zure tren bidetik ez galtzeko aurretik plano bat eskatu eta koloreen bidez gida zaitezke, seinaleak ez baitaude ingelesez ere idatzita.
Hiriburu honetako lekurik politena, hiriburu erdian dagoen plaza gorria da. Bertara joaten bazara, hau ikusteak merezi du. Hala ere, beste gauza ugari egin ditzakezu. Adibidez, Lenin-en museoa ikus dezakezu, bere gorpua bertan delarik. Museoak… ez badituzu oso gustuko, Old Arbat deitzen dioten kale bat daukazu eta bertan edozer gauza aurki dezakezu. Ikusteko beste leku interesgarri bat, Victory parkea duzu. Hau dena ez bazaizu gustatzen eta zirkua bai, Moskuk bi zirku handi eta ospetsu ditu. Zirkua ikusteko tiket bat erosi beharra daukazu, baina oso merke daude eta merkeena 200 Rb dira, eta hau oso leku onean kokaturik daudela.
Hiriburu honetan hainbat hotel ezberdin dituzu eta horietatik gomendagarriena, Luxuri hotela duzu. Bertan edozer gauza aurki dezakezu eta hoteletik mugitu gabe lasai egoten dezakezu.
Hurrengo batetan informazio gehiago emango dut, ahal badut, baina gaurkoz nahikoa dela iruditzen zait. Hurren arte bidaiari!
Egunen batean Greziara joatea gustatuko litzaidake, beraz badakizu nondik norako informazioa biltzen hasi beharko duzun google readerren hahahahhaha.
Muxu bat eta segi horrela!