Archive for Abendua 2nd, 2007

Estokolmo

Kaixo bidaiariok!

            Hementxe nauzue berriz ere beste bidai interesgarri batekin ez da aurrekoa bezain urtsua baina beste berezitasun batzuk ditu. Oraingoan Suedia aldera joango gara, Estokolmora zuzenago esateko. Bertan, hainbat museo, eliza… interesgarri daude. 

estokolmo

Hasteko esan beharra daukagu Estokolmo hainbat zatitan dagoela banatuta, eta bakoitza zeregin edo ideia batekin lotuta dago. Adibidez, Norrmalm, bertan denda ugari daude erosketak egitea gustuko dutenentzako. Beste bat, Östermalm izan daiteke, eta bertan, lo egin eta batez ere gaua gustatzen zaienentzako leku aproposa da, hainbat taberna eta klub ugari daude. Azkeneko adibide gisan ezin aipa gabe utz dezakegu, Old Town izenekoa. Hau leku historiko bat da, eta bertan Suediako parlamentua… kokatzen dira.           

 Estokolmoren zatirik garrantzitsuenak jakinda, bertara nola iritsi galdetuko duzue. Hainbat era daude, baina ohi dugun bezala, hegazkina da turista gehienek bertara iristeko erabiltzen duten garraio bidea. Horrek ez du esan nahi ez dagoenik beste erarik, adibidez, trena edo barkua. Baita ere esan behar da, badaudela hainbat kruzero bertan egonaldiak egiten dituztenak eta aprobetxa ditzakegu. Baina esan dudan bezala, hegazkina da gehien erabiltzen den garraio bidea eta hainbat aireportu daude baina Arlanda aireportua da garrantzitsuena eta baita hiriburutik gertuen dagoena ere, Hau, 40 km iparraldera kokatzen da eta bertatik hiriburura joateko hainbat metodo azaltzen dizkigu. Horietako bat, taxiak dira. Baina garraiobide hauek nahikoa garestiak dira. Beste era bat, taldean joaten bazara behintzat asko interesatuko zaizuna zera da, miniautobus estiloko garraio bat eta gainera, taxia pagatuko duzuna baina merkeagoa irtengo zaizu.            

Estokolmora iritsi ondoren hiriburuan zehar ibiltzeko garraiobiderik merkeena, garraiobide publikoa da eta aldiz, garestiena, taxiak. Hauen artean, bizikletak, autoak, lurpeko trenak… daude.            

 Estokolmo oso hiri turistikoa da eta bertan lehen esan dudan modura, museo, eliza… ugari daude. Museoak dira jendeak gehien bisitatzen dituen lekuak. Horrez gain, aipatu beharra dago, hiriburu guztian zehar, 70 museo baino gehiago daudela. Hauen artean, Skansen museoa daukagu, bertan animalia ugari ikus ditzakegu, bai lurrekoak eta baita urekoak. Beste aipagarrienetariko bat, Historiska Museet dugu, hau izenak dioen bezala, Suediako historia ikus dezakegu bertan. Hauetaz aparte, artea gustatzen zaienentzat, hainbat museo daude. Lehen esan dudan bezala, eliza ugari ditu Estokolmok eta horien artean batzuk aipatuko ditut. Storkyrkan da horietako bat, bera baita bertako zaharrena. Beste bat, Riddarholmskyrkan da, bertako eta turista ugarien iritzitan bera baita ederrena denen artean. Badakit badaudela, museoak eta elizak gustatzen ez zaizkienak ere eta hauentzat, igerileku eta spa ugari ditu. Igerilekuak, itxiak edo irekiak izan daitezke. Zineak ere baditu eta igeri egin ondoren film bat ikustera joan zaitezke afal aurretik. Aldiz, erosketak gustatzen zaizkienentzako, esan behar da, Estokolmok hainbat erosketa zentro dituela eta gehienak, dendak dauden zatian daude.            

Bertan gauez ere badago zeregina, taberna eta klub ugari baitaude. Gauerdia baino lehen irteten bazara eta ondo jantzita, seguruenik, edozein klubetan ongietorria izango zara.

Lo egiteko aldiz, beste guztietatik ezberdina den zerbait probatu nahi baldin baduzu, ez duzu Långholmen bezain berezirik aurkituko. Hau lehen kartzela bat izandako da eta logelak, kartzelako gelak dira. Hiriburuaren erditik ez baduzu mugitu nahi, Rex Hotel duzu hoberena, nahikoa txikia da, baina ondo dago, denboraldi bat pasatzeko. Aldiz, luxuzko hotel batean egon nahi baduzu, Grand Hotela daukazu. Esan behar da, garestia dela, baina zatika ordain dezakezu. Gainera, aurreko bezala, hiriburuaren erdian kokatzen da. Eta bertan egon nahi ez baduzu, oso leku interesgarria da, bertara gerturatu eta ikusteko behintzat.

              Hau izan da guztia, bidai honi buruz, zerbait gehiago jakin nahi bazenu, adieraz ezazu iruzkinen batetan eta saiatuko naiz erantzuten. Hurren arte!

Itxi
Bidali postaz