Archive for Abendua, 2007

Mosku

Kaixo bidaiariok!

            Hotzetik hotzera joango gara. Gaur ere leku hotz batengatik hitz egitera bainator. Oraingoan, Mosku Errusiako hiriburuari buruz hitz egiteko natorkizue. Betidanik gustatu izan zait hiriburu hau eta blog hau hasi nuenetik Moskuri buruz idazteko asmoa nuen eta garaia iritsi dela uste dut.

mosku.jpg

            Mosku oso hiriburu handia da eta bertara, hegazkinez joan zaitezke. Hala ere, trenez  kotxez edo autobusez joatea ere, hau merkexeagoa aterako zaizu seguruenik, baina ez dakit orain petrolio asunto honekin?? Baina badakidana, hegazkinez askoz ere erosoago eta lasaiago joan gaitezkeela, bertan hainbat aireportu baitaude. Hiriburuaren iparraldean, Sheremetyevo II daukazu, eta aireportu hau da hiriburutik gertuen aurkitzen dena eta baita jende gehienak erabiltzen duena ere. Baina leku lasaiago batetan jaitsi nahi baduzu, hiriburuaren hegoaldean beste aireportu bat daukazu, hau Domodedovo da. Bertatik oso gertu, tren estazio bat dago eta hau erabiliz joan zaitezke hiriburuaren erdigunera eta baita bueltatzerakoan ere. Hala ere, beste bi aireportu gehiago ere badituzu, hauetariko bat hiriburuaren hego ekialdean aurkitzen da eta bestea, aldiz, hego mendebaldean.

            Moskun zaudela, metroa, taxiak edo garraio bide publikoa erabil dezakezu. Turista gehienek, metroa aukeratzen dute, oso erosoa baita. Baina, kontuz, zure tren bidetik ez galtzeko aurretik plano bat eskatu eta koloreen bidez gida zaitezke, seinaleak ez baitaude ingelesez ere idatzita.

            Hiriburu honetako lekurik politena, hiriburu erdian dagoen plaza gorria da. Bertara joaten bazara, hau ikusteak merezi du. Hala ere, beste gauza ugari egin ditzakezu. Adibidez, Lenin-en museoa ikus dezakezu, bere gorpua bertan delarik. Museoak… ez badituzu oso gustuko, Old Arbat deitzen dioten kale bat daukazu eta bertan edozer gauza aurki dezakezu. Ikusteko beste leku interesgarri bat, Victory parkea duzu. Hau dena ez bazaizu gustatzen eta zirkua bai, Moskuk bi zirku handi eta ospetsu ditu. Zirkua ikusteko tiket bat erosi beharra daukazu, baina oso merke daude eta merkeena 200 Rb dira, eta hau oso leku onean kokaturik daudela.

            Hiriburu honetan hainbat hotel ezberdin dituzu eta horietatik gomendagarriena, Luxuri hotela duzu. Bertan edozer gauza aurki dezakezu eta hoteletik mugitu gabe lasai egoten dezakezu.

            Hurrengo batetan informazio gehiago emango dut, ahal badut, baina gaurkoz nahikoa dela iruditzen zait. Hurren arte bidaiari!

Eskiatzen

Kaixo:           

  Zer moduz ibili zarete zubi luze honetan. Espero dut ondo eta gainera dagoeneko hotz pixka bat egiten hasi da eta gehienak eskiatzera joango zineten. Horrela bada, ikus ezazue zer gerta daitekeen ondo eskiatzen ez baldin badakizu eta gainera gauza zailak egiten hasten bazara, bidai polit ugari eramango dituzu, baina ez oso atseginak.

 

Espero dut gustukoa izango duzuela bideo hau eta  barre ugari egingo duzuela, bi hauen kontura. Agur denoi.

Estokolmo

Kaixo bidaiariok!

            Hementxe nauzue berriz ere beste bidai interesgarri batekin ez da aurrekoa bezain urtsua baina beste berezitasun batzuk ditu. Oraingoan Suedia aldera joango gara, Estokolmora zuzenago esateko. Bertan, hainbat museo, eliza… interesgarri daude. 

estokolmo

Hasteko esan beharra daukagu Estokolmo hainbat zatitan dagoela banatuta, eta bakoitza zeregin edo ideia batekin lotuta dago. Adibidez, Norrmalm, bertan denda ugari daude erosketak egitea gustuko dutenentzako. Beste bat, Östermalm izan daiteke, eta bertan, lo egin eta batez ere gaua gustatzen zaienentzako leku aproposa da, hainbat taberna eta klub ugari daude. Azkeneko adibide gisan ezin aipa gabe utz dezakegu, Old Town izenekoa. Hau leku historiko bat da, eta bertan Suediako parlamentua… kokatzen dira.           

 Estokolmoren zatirik garrantzitsuenak jakinda, bertara nola iritsi galdetuko duzue. Hainbat era daude, baina ohi dugun bezala, hegazkina da turista gehienek bertara iristeko erabiltzen duten garraio bidea. Horrek ez du esan nahi ez dagoenik beste erarik, adibidez, trena edo barkua. Baita ere esan behar da, badaudela hainbat kruzero bertan egonaldiak egiten dituztenak eta aprobetxa ditzakegu. Baina esan dudan bezala, hegazkina da gehien erabiltzen den garraio bidea eta hainbat aireportu daude baina Arlanda aireportua da garrantzitsuena eta baita hiriburutik gertuen dagoena ere, Hau, 40 km iparraldera kokatzen da eta bertatik hiriburura joateko hainbat metodo azaltzen dizkigu. Horietako bat, taxiak dira. Baina garraiobide hauek nahikoa garestiak dira. Beste era bat, taldean joaten bazara behintzat asko interesatuko zaizuna zera da, miniautobus estiloko garraio bat eta gainera, taxia pagatuko duzuna baina merkeagoa irtengo zaizu.            

Estokolmora iritsi ondoren hiriburuan zehar ibiltzeko garraiobiderik merkeena, garraiobide publikoa da eta aldiz, garestiena, taxiak. Hauen artean, bizikletak, autoak, lurpeko trenak… daude.            

 Estokolmo oso hiri turistikoa da eta bertan lehen esan dudan modura, museo, eliza… ugari daude. Museoak dira jendeak gehien bisitatzen dituen lekuak. Horrez gain, aipatu beharra dago, hiriburu guztian zehar, 70 museo baino gehiago daudela. Hauen artean, Skansen museoa daukagu, bertan animalia ugari ikus ditzakegu, bai lurrekoak eta baita urekoak. Beste aipagarrienetariko bat, Historiska Museet dugu, hau izenak dioen bezala, Suediako historia ikus dezakegu bertan. Hauetaz aparte, artea gustatzen zaienentzat, hainbat museo daude. Lehen esan dudan bezala, eliza ugari ditu Estokolmok eta horien artean batzuk aipatuko ditut. Storkyrkan da horietako bat, bera baita bertako zaharrena. Beste bat, Riddarholmskyrkan da, bertako eta turista ugarien iritzitan bera baita ederrena denen artean. Badakit badaudela, museoak eta elizak gustatzen ez zaizkienak ere eta hauentzat, igerileku eta spa ugari ditu. Igerilekuak, itxiak edo irekiak izan daitezke. Zineak ere baditu eta igeri egin ondoren film bat ikustera joan zaitezke afal aurretik. Aldiz, erosketak gustatzen zaizkienentzako, esan behar da, Estokolmok hainbat erosketa zentro dituela eta gehienak, dendak dauden zatian daude.            

Bertan gauez ere badago zeregina, taberna eta klub ugari baitaude. Gauerdia baino lehen irteten bazara eta ondo jantzita, seguruenik, edozein klubetan ongietorria izango zara.

Lo egiteko aldiz, beste guztietatik ezberdina den zerbait probatu nahi baldin baduzu, ez duzu Långholmen bezain berezirik aurkituko. Hau lehen kartzela bat izandako da eta logelak, kartzelako gelak dira. Hiriburuaren erditik ez baduzu mugitu nahi, Rex Hotel duzu hoberena, nahikoa txikia da, baina ondo dago, denboraldi bat pasatzeko. Aldiz, luxuzko hotel batean egon nahi baduzu, Grand Hotela daukazu. Esan behar da, garestia dela, baina zatika ordain dezakezu. Gainera, aurreko bezala, hiriburuaren erdian kokatzen da. Eta bertan egon nahi ez baduzu, oso leku interesgarria da, bertara gerturatu eta ikusteko behintzat.

              Hau izan da guztia, bidai honi buruz, zerbait gehiago jakin nahi bazenu, adieraz ezazu iruzkinen batetan eta saiatuko naiz erantzuten. Hurren arte!

Itxi
Bidali postaz