Archive for Azaroa 28th, 2007

Cancun

Kaixo denoi!!

Hemen nauzue berriz ere bidaiei buruz hitz egiteko asmotan. Oraingoan, Cancuni buruz idatziko dut, oso toki polita eta interesgarria iruditzen baitzait. Bertara nola iritsi, zer egin, ikusi, non egon… aipatuko ditut eta ura eta hondartza gustatzen baldin bazaizkizue, badakizue nora joan opor garaia eltzean.

cancun

Cancunera, diru izugarri gastatu gabe joan zaitezke eta hori da interesgarriena. Bertara, hegazkinez joan zaitezke. Momentu honetan, Britainiatik adibidez, oso merke daude hegazkin txartelak Cancunera joateko eta aprobetxa dezakezu. Gainera, hauek, ondoren zure hotelera maletak eta zu eramateko bi konpainiekin lan egiten dute, eta oso erosoa izan daiteke, ez baitaukazu diru asko gastatu beharrik eta gainera, aurrez aurretik dena antolatuta daukazu.Bertan zaudenean, kotxe bat alokatu dezakezu, , taxian bidaiatu, ez dena komenigarriena, edo autobusean, komenigarriena dela. Taxian bidaiatzea ez da komenigarriena, nahikoa garestiak baitira hotel inguruko taxiak eta baita, aireportu ingurukoak ere. Baina, herri txiki batera joaten bazara, ez zaizu oso garesti aterako. Aukera komenigarriena, nire ustez, autobusa da, merkeena delako. Kontua da, autobusetan jende ugari ibiltzen dela eta posible dela pixka bat deserosoa izatea, baina horrek ez badizu axola, garraio merkeena bera da.

Cancunen, gauza ugari daude ikusteko eta egiteko, gehienak itsasoarekin dute zerikusia, itsas ondoan dagoelako eta batez ere turistak itsasoarekin loturiko ekintzak egiteko bisitatzen baitute. Ekintza horietako batzuk aipatzen ditut hemen:Hotelen inguruan adibidez, akuario bat daukazu eta bertan, delfinen artean jolas dezakezu eta baita beraiekin igeri egin ere. Horrez gain, arrain ugari ikus dezakezu bertan. Ez baduzu delfinen artean igeri egin nahi ezta arrain exotikoak ikusi ere, eta nahi duzun gauza bakarra erlaxatzea bada, ez duzu Cancuneko hondartzetan toaila baten gainean jartzea bezalakorik aurkituko. Bertako hondartzak are zuri-zuria dute eta gainera bertako ura epel-epela da eta bertara sartzeko gogoa ematen du. Uretan ibiltzea eta motorrak gustatzen zaizkienentzako ere badago aukerarik, hauentzako motor akuatikoak daude. Hauek erabiliz, hainbat ibilaldi egiten dituzte eta batez ere Cancunen inguruak bisitatzen dituzte, eta hori oso interesgarria da Cancunen historia interesatzen baldin bazaizu behintzat edo baita, inguruak ikustea gustatzen bazaizu ere.  Inguruak ikustea eta batez ere leku interesgarriak ikustea gustatzen baldin bazaizu, Cancunen dagoen”Islas Mujeres” deitzen dioten irla duzu egokiena.

Cancunen gauez ere bizia bada. Zure neska edo mutil lagunarekin opor erromantiko batzuk pasatzera joan bazara, oso aukera ona daukazu bertan. Gauez, itsasontzi bat irteten baita eta lekurik politenena eta erromantikoenera joaten da eta bertan afari erromantiko bat egin ahal izango duzu. Aldiz, zure lagunekin ondo pasatzera joan bazara, Cancunen ere badaude hainbat taberna edo gaueko klub.

Bertan, normala den bezala, egun bat baino gehiago igarotzeko asmotan joango zaretelakoan, hainbat hotel jartzen dizkizuet zuen eskura ea zer iruditzen zaizkizuen. Hotel gehienak, toki berdinean daude, baina kontua da, nahikoa garestiak direla eta ez baduzu diru gehiegirik gastatu nahi hobe duzu hauen aparte dagoen hotel batetara joatea. Hotel gehienak dauden tokian, adibidez, Club Hostel dago, bertako gelak ezberdinak dira, zure gustuen arabera. Gainera, igerileku bat du, baita hotel inguruan denda txiki batzuk ere, urrutira joan gabe, etxean utzitakoei zer edo zer erosteko. Hotel hau da nik gomendatzen dudana da, hotel guztiak dauden tokitik, interesgarriena, egokiena iruditzen baitzait eta batez ere, edozein zerbitzu duelako. Aldiz, hotel inguruan izan partez, gutxiago gastatuz badu beste hotel ugari, hiri erdialdean. Hauetako bat, Dreams Cancun Resort & Spa da. Luxuzko hotel bat da eta oso interesgarri izan daitekeela iruditzen zait, honek ere oso zerbitzu egokiak baititu eta gainera, lehen aipatutako hainbat ekintza bere zerbitzuen barnean sartzen baitira. Hauetaz aparte hemen dituzue beste hotel interesgarri batzuk.

Hau izan da, Cancuni buruzko informazio, espero dut erabilgarria izango dela eta zer edo zer aipatzea ahaztu bazait mesedez aipatu iruzkinen batean eta saiatuko naiz hurrengo egunen batetan erantzuten. Eta aurreko batean esanda bezala, toki espezifiko batera joan nahi baduzu, esan iezadazu eta saiatuko naiz informazio baliagarria ematen. Hurren arte!

Itxi
Bidali postaz